viernes, 4 de diciembre de 2009

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Bideo desberdin hauetan, TTBBren aurrerapen desberdinak aurkituko ditugu. Gure helburua, Internet modu egokienean erabiltzeko gaitasuna lortzea izango da, zeren horrela ez bada, guazak gaizki aterako dira eta ez du balio izango. Horrekin batera, gure helburua, lortutako informazioa modu kritikoan erabiltzean oinarrituko da.
Gure ekintzak garatzeko, gai horretan adituak diren pertsonengana joko dugu eta Interneten, aditutzat bere burua joko duten pertsona askorekin topatuko gara. Guk landuko ditugun lanak gainera, Internauta askoren eskura egongo da eta garrantzitsua litzateke besteek ere gure lanaz ohartzea eta ahal duten informaizo gehiena bertatik aterako balute, guretzat posgarria izango zen; gure lana besteentzat baliagarria izan delako.
Lan askoren aurrean topatuko gara Internet-en eta horrek ere arrisku batzuk izango ditu. Nahi dugun gaiari buruzko informazio pilo aurkituko dugu eta askotan, informazio horren erdia faltsua izango da, idazten duten askok ez bait dira gai horretan adituak.


jueves, 12 de noviembre de 2009

Blogak hezkuntza arloan

Bloga hezkuntzan erabiltzea ezinbestekoa dela uste dut. Klasean, hezkuntzari buruzko blog desberdinak ikusi ditugu eta euren barruan zeuden ideia eta iritzi guztiak irakurrita, gure klasean eta haurrekin lan egiteko aplikagarriak direla uste dut.

Irakasleentzako baliabide berria bada ere, gurasoek eta eskola osatzen duten beste kideek osatu beharko lukete. Modu horretan, kontaktuan egoteko beste modu berezi bat izango litzateke. Ez bada harreman zuzena eta aurrez aurrekoa, bi pertsonen artean hitz egiteko aukera paregabea da. Gainera, gaur egun, bilera asko eta asko ez egitea ekar zezakeen. Normalean, tramite moduan hartzen diren bileren amaiera ekar dezake eta blogaren bidez komunikatu. Horrekin batera, gurasoekin kontaktu zuzena eta egunero kontaktua izateko aukera ere eskaintzen du eta bere umeak izan ditzakeen arazo edo zailtasunak bertan ikusi.

Honek ekarri ahal dituen alde txarra pribatua ez dela da. Hau da, mundu guztiak ikus dezake zure informazioa, beraz erabiltzeko orduan kontu handiz egingo dugu. Modu honetan, haurren inguruko informazioa ere mugatuko dugu. Gainera, gurasoentzako eskola material asko ere blogean ipintzeko aukera izango dute irakasleak eta hortaz, klaseko ekintzekin harreman zuzenean egongo lirateke gurasoak.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Prometeus iruzkina

Prometeus iruzkina:





Ondoren dugun bideoa teknologien garapen ingurukoa da; XX. mendeko aurkikuntzarik garrantzitsuenari buruz; Internet hain zuzen. Bideo honetan, Interneti esker gizarteak izango duen bilakaera nagusia aztertzen du.

Interneti esker gaur egun nahi ditugun gauza asko eskura ditugu eta beraz, azken hamarkadetatik hona egon diren aldaketen eragile nagusietakoa dugu Internet. Hala ere, gauza guztiak bezala, oraindik aldatzeko margen handia dauka eta hemendik aurrera gelditzen den lana handiagoa baita. Gauza da, aldez aurretik ez dagoen gauza sortzea askoz zailagoa dela; jadanik daukaguna berriztatzea baino. Internet beraz, arlo askotara zabaldu dezakegu; kirola, hezkuntza, eguraldia, denbora librea…

Guri dagokionez, hezkuntzaren arloan kokatuko gara eta esan beharra dugu; edozein arloarekin gertatzen den moduan aurrerakuntza asko ere ekarri dizkigu. Modu honetan; haurrentzako eta klasean lantzeko milaka joko interaktibo sortu dira eta horrek haurrak teknologia berrietara hurbiltzea lortu du. Gainera, haurrak gero eta adin txikiagoetan (nire praktiketako klasean 3 urterekin) hasiko dira teknologiekin harremanetan. Beraz, gure esku dago ondorengo haurrei, teknologia moderno eta berriak erakustea.

TESTU BIRSARTUA aprobak


Realak Espainiako Bigarren A Mailako igoera postuetan segituko du, gaur hiru puntuak irabazi dituelako Anoeta estadioan: 1-0 hartu du mendean Recreativo Huelva.

Antoine Griezmannek (Frantzia, 1991) sartu du gola, 76. minutuan. Berriro jokalari erabakigarria izan da, beraz. Denboraldiko laugarren gola du, eta hura da Realeko golegile nagusia, Imanol Agirretxerekin batera.

1-0ekoaren aurretik bi taldeek izan dituzte aukera onak, baina zutoinek eta langak geratu dituzte erremateak.

Reala 1. Bravo; Estrada, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Xabi Prieto, Rivas (Bergara, 60m), Aranburu, Griezmann; Nsue (Sergio, 65m); Agirretxe (Bueno, 75m).
Recreativo Huelva 0. Guaita; Raul Camara, Bouzon, Troest, Peña (Corcoles, 56m); Javi Fuego (Barrales, 82m), Emilio Sanchez, Carmona, Pablo Sanchez (Jesus Vazquez, 63m), Tornavaca; Colunga.





sábado, 31 de octubre de 2009

informazioaren gizarteari buruzko teoria eta bideoa

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta
truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea.
Gaurkoan ez dugu helduko izendapen horien egokitasunari,
ezta eufemismo arrastoa duten hitz horien gerizpean
sortzen ari diren arrisku gero eta globalagoei ere. Ez gara
arituko adierazpen eta iritzi askatasunaren inguruan
ditugun iritzi gero eta ezkorragoez.
Euskal ekosistema gertu eta murritzean teknologia horien
erabilpenak ahuleziak ditu.




Hona hemen teoriarekin bat etor daitekeen bideo interesgarria.

lunes, 26 de octubre de 2009

irudiak igotzen

Estekak, Linka-k sartzen

hemen link bat sartuko dugu , horretarako joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu.